2010/04/16

EUSKARAZ BIZI EGUNA 2010 - EHE

2004an lehenengo Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatu genuen Lesakan. Ondoren, Oiartzun, Santurtzi, Azpeitia, Atarrabia eta Ondarroako Egunak etorri ziren. Aurten, ordea, Euskaraz Bizi Eguna egingo dugu Etxarri-Aranatzen. Eta zergatik Euskaraz Bizi Eguna? Herri euskalduna berreraiki nahi dugulako, eta horretarako argi daukagu dagozkigun eskubideak aldarrikatzetik harago, euskaraz bizitzeko bidea ere egin behar dugula.
Badakigu helmugara heltzeko sakoneko aldaketak ezinbestekoak izango direla, jendartea euskaraz bizi ahal izateko euskarari esparru eta maila guztietan lehentasuna ematea beharrezkoa dela. Eta gutariko bakoitzak zein komunitateak ere, euskarari lehentasuna emanez, euskaraz biziz, herri euskalduna indartzeko urratsaz emateaz gain, aldaketak bultzatuko ditu. EHEk 30 urte bete dituen honetan, Maitazaren 2an festa eta euskaraz bizitzeko gogoa uztartu nahi ditugu, Etxarri-Aranatzen herri euskalduna irudikatu eta aldarrikatuko dugu. Horregatik, zu(ek)ere egun horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu(zte)gu.
MAIATZAK 2, ETXARRI-ARANATZ.
10:00etan: DIANA txupinazioa eta trikitilari kalejira.
10:30ean: AUZATEA herriko elkarteen esku.
11:00etatik aurrera: AZOKA artisauak, erakusketak eta tailerrak plazan, serigrafia tailerra gaztetxean, graffitia...
"Nola Bizi Euskaraz" tailerra kultur etxean.
11:30ean KALE ANIMAZIOA.
11:30ean HERRI KIROLAK.13:00etan MANIFESTAZIOA "Euskal Herrian Euskaraz Bizi!!!".
13:30ean EKITALDI NAGUSIA.
14:30ean HERRI BAZKARIA eta kantaldia Frontoian, herriko elkarteen esku.
16:30ean HAURRENTZAKO JOLASAK eta PAILAZOAK Zurrumurru taldeko Pantxika eta Txinpartarekin.
17:30ean ERROMERIA AIKO taldearekin.
19:30ean KONTZERTUAK EGURRE eta ORKESTRA MARXISTA, Gaztetxean.
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ BIZI!!! Euskal Herri euskalduna eraiki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario