2010/03/21

Julio Soto Nafarroako bertso txapelketan, txapeldun!

Asteburu honetan Lesakan jokatu Nafarroako Bertso Txapelketan, ikastolako ikasle-ohi den Julio Soto Ezkurdia suertatu zen garaile. 555'5 puntu eskuratu zituen guztira. Gure euskara taldearen blogetik zorionik beroenak: biba zu, Julio!!!
Gehiago jakiteko sakatu hemen.

2010/03/15

GURASOAK EUSKALDUNDU!!!



INOIZ EZ DA BERANDU GURASOAK EUSKALDUNTZEKO. EMAIEZU INFORMAZIOA ETA ANIMA ITZAZU!!

1 FORMULA EUSKARAZ!!!

1 Formulari buruzko euskarazko informazioa izango dugu, Laurentzi Garmendia eta Berriari esker.
"Bugattiko bihurgunea": http://kanalak.berria.info/1formula/ ireki dute jada. Nobedadea, orain Twitterren ere badaudela, "bugattif1": http://twitter.com/bugattif1 erabiltzailearekin.

Euskrz 2z ny dz?


● Martxoaren 16an, asteartearekin, TXIRIBI PAILAZOA. 17:00etan Sanduzelai ikastetxean.

● Martxoaren 17an, asteazkenarekin, MAHAI-INGURUA: NAFARROA 1512-2012. Roldan Jimeno, Bixente Serrano Izko eta Floren Aoizen parte-hartzearekin. Argia astekariarekin lankidetzan, 20:00etan Zaldiko Maldikon.

● Martxoaren 18an, ostegunarekin, IKASTOLEN ARTEKO KIROL JOLASAK. 10:00etan
Atarrabiako Udal plazan. Nafarroa Oinez.

● Martxoaren 19an, ostiralarekin, IRUÑERRIKO GAZTE EGUNA.

● Martxoaren 19tik 21era PAZ DE ZIGANDA XX. NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA “Jose Luis Gorostidi oroigarria”. 10:00etan.

● Martxoaren 20an, larunbatarekin, NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta “Arano”, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz. 17:00etan Lesakako pilotalekuan. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du saioa.

● Martxoaren 20an, larunbatean, HAUR KANTARI JAIALDIKO 4. SAIOA. 18:00etan
Lekunberriko Polikiroldegian.

● Martxoaren 21ean, igandearekin, MENDI TXANGOA: Larrun. Mintzakide Mendi Taldearekin. 8:15ean “Corralillos-en”.

ASTE SANTUAN ZIRKOA. Haur, gazte eta helduentzat.
Apirilaren 6, 7, 8 eta 9
Izena emateko azken eguna: Martxoak 26
Nafarroako Zirko Eskola

2010/03/08

EUSKARAZKO EKINTZEN AGENDA. MARTXOAK 8

Gaur martxoaren 8a da
EUSKARAZ BIZI ZARETEN EMAKUME GUZTIEI ZORIONAK!!! Gaur eta egunero zareten modukoak izan!


● Martxoaren 9an, asteartearekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA:
“Kezkamuxelak: Kalandraka Urdaburutarrak”. 18:00etan San Pedroko liburutegi
publikoan..

● Martxoaren 9an, asteartean, ARDOAREN INGURUKO JARDUNALDI-DASTAKETAK. (1. saioa): Euskal Herriko ardoen gaineko solasaldia, dastaketa eta pintxoak.19:30ean
Iruñazarra tabernan. 3 €

● Martxoaren 10ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Egunkaria auzia. Lontxo Oiarzabalen eskutik. 20:00etan Zaldiko Maldikon.

● Martxoaren 11n, ostegunarekin, HITZALDIA: “Darwin gurean”. Kepa Altonagaren
eskutik. 19:30ean Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoan (Deskalzos
kalean).

● Martxoaren 12an, ostiralarekin, IRAKURLE TALDEA. 19:00etan Euskaldunon Biltokin.

● Martxoaren 12an, ostiralean, BERTSO AFARIA: Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin.
20:30ean Mendillorriko Ezpondapea elkartean.

● Martxoaren 13an, larunbatarekin, HAURRENTZAKO TAILERRAK. “Aretoko
aldizkaria”. 12:00etan ELKAR dendetan.

● Martxoaren 13an, larunbatean, HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “Negua eseoese”.
La Ortiga taldearen eskutik. 12:00etan Mikael aretoan. 3€.

● Martxoaren 13an, larunbatarekin, BERTSO BAZKARIA: Jon Maia eta Miren
Amurizarekin. 14:00etan Labianoko Larrazkoa elkartean. 20 €. Txartelak salgai
Aranguren ibarreko euskara zerbitzuan.

● Martxoaren 14an, igandearekin, HAUR KANTARI JAIALDIKO 3. SAIOA. 12:00etan
Agoizko Kultur Etxean.

● Martxoaren 14an, igandean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Txoritxoak”. 17:30ean
Euskaldunon Biltokin.

● Martxoaren 14an, igandearekin, HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “Arratoitxo
Maripertxenta” eta “ Katu Botaduna”. Kollins Clown konpainiaren eskutik. 18:00etan
Artikako kultur etxean.

● Marxoaren 11,16,18,23,25 eta 30ean, “EUSKARA HASI BERRIENTZAT” ikastaroa:
aukezpenak, haur kantak, oiarrizko galdera eta aginteak... Astearte eta ostegunetan, 5etatik 6etara Errobi AEK euskaltegian. Izena emateko: Martxoaren 9a
baino lehen Garesko Udalean.

Asteburu guztietan OSASUNAREN PARTIDUAK ikusteko aukera!!! Zaldiko
Maldiko elkartean, euskaraz jakina!!!