2010/02/23

Bakarlari Saria: Mikel Urabaien (DBH 1)

Eta azkenik, Bakarlari Saria: DBH 1eko Mikel Urabaien Långstrump!

Ez pentsa oso karaoke lehiatua izan zen. Bakarlarietan, nola bestela, Isaak Ziaurrizen emanaldia oso aipatzekoa izan zen, maila artistikoa baino, oholtza gainean erakutsi zuen gogo eta indarrarengatik... Hori sasoia! Era berean, azpimagarriak izan ziren 3. DBHko eta Batxilergoko hainbat neska talderen partaidetza. Mile esker Edurne Zuri, ipotx, rugby jokalari, mimo, esploratzaile, pirata, marinel, tiroldar, heavy eta baserritar guztiei! BIBA ZUEK!!!

Ikastolan... Ihauteriak!!!

Esan bezala sekulako harrera egin genion Ihauteriari ikastolan. Espero dugu hemendik aurrera datozen ospakizun eta jaialdi guztiak azken ihauteriak bezain arrakastatsu izan daitezela.

EUSKARAMOZORROKEAn irabazle suertatu zirenak... HONATX!

Kaixo jende!
EUSKARAMOZORROKEA arrakastatsua izan genuen joan zen otsailaren 12an. Honatx hiru sariak eskuratu zituztenen bideoak ikusgai. Disfruta itzazue!
Sari berezia: Luzia Aiestaran eta Bea Oreja. A capella eta bi ahotsetan abestutako kanta eder bat aurkeztu egin zuten.


Batxilergoko 'rugbylariak'!

Begira 1. Batxilergoko neska rugbyzale hauen emanaldi aparta. Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut kanta, efektu bereziak eta guzti: pi-pi-pirip!

2010/02/22

EUSKARAZKO EKINTZEN AGENDA. OTSAILAK 22

Otsailaren 22an, astelehenarekin, ZINEMA: “Sukalde kontuak” 20:00etan
CIVICANen.

● Otsailaren 23an, asteartean, LITERATUR SOLASALDIAK: “Arimen maisua” Irene
Nemirovsky. 18:00etan Unibertsitateko 1. gelan.

● Otsailaren 23an, asteartearekin, TOPA FOLK: Euskal folklorearen “jam session”.
20:00etan ONKI XIN tabernan.

● Otsailaren 23an, asteartean, ZINEMA: “La buena nueva” (euskaraz). 20:00etan
CIVICANen.

● Otsailaren 24an, asteazkenarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA:
“Marikixki beldurrez”. 18:00etan CIVICANen.

● Otsailaren 24an, asteazkenean, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA:
“KAMISHIPUINAK”. 18:00etan Arangurengo kultur etxean (Mutiloagoiti).

● Otsailaren 24an, asteazkenarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA. 18:30ean
Artikako Udal liburutegian.

● Otsailaren 24an, asteazkenean, HITZALDIA: “Inauteriak: tradizioaren
dinamikotasuna eta forma berriak”. Aitzpea Leizaolaren eskutik. 19:00etan Armada
etorbideko hitzaldien aretoan.

● Otsailaren 25ean, ostegunarekin, Fermin Muguruzarekin topaketa: “Checkpoint
Rock. Canciones desde Palestina” dokumentala eta solasaldia. 11:30ean
Nafarroako unibertsitateko “olibondoak” eraikinean.

● Otsailaren 25ean, ostegunean, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA. 18:00etan
Mendillorriko liburutegi publikoan. 5 urtetik gorakoentzat.

● Otsailaren 26an, ostiralarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA: “Hotz ala
bero, ipuinak egunero”. Patrizia Eneritzen eskutik. 17:30ean 3-5 urtekoentzat eta
18:15ean 6-12 urtekoentzat. Antsoaingo liburutegian.

● Otsailaren 26an, ostiralean, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA:
“KAMISHIPUINAK”. 19:00etan Altsasuko Iortia kultur etxean.

● Otsailaren 26an, ostiralarekin, IRAKURLE-TALDEA Biltokin. 19:00etan.

● Otsailaren 27an, larunbatarekin, Uharteko 3. gazte eguna. Egun osoan barna:
kalejira, tailerrak, bazkaria, kontzertuak...

● Otsailaren 27an, larunbatean, Haurrentzako tailerrak: “Ipuin kontalariak”. 12:00etan
ELKAR aretoetan.

● Otsailaren 27an, larunbatean, Nafarroako bertsolari txapelketako finalaurrekoak:
Xabier Legarreta "Arano" , Iñak i Aleman , Iñigo Ibarra , Mige l Mar i Eloseg i "Luze" ,
Iñigo Olaetxea Altzugara i ,Julen Zelaieta Iriarte. 17:30ean Iruritako Gizarte Bilgunean.

● Otsailaren 27an, larunbatarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA: “Nora zoaz
txanogorritxu?”. Agoitzeko Kultur etxean, 19:00etan. 3 €.

● Otsailaren 27an, larunbatean, KONTZERTUA: LAIN. 23:00etan Arbizun.

● Otsailaren 28an, igandean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Piccolo & Saxo”. 17:30ean
Euskaldunon Biltokin.

2010/02/12

OTSAILAREN 12AN IHAUTERI EGUNA IKASTOLAN!!!!

Urtero bezala, aurten ere Ihauteri eguna ospatuko dugu otsailaren 12an. Euskara Taldetik hauxe da planteatzen dugun ekintza nagusia:

EUSKARAMOZORROKEA!!!!!!
ARETOAN, 13:15ETATIK AURRERA
Eta zertan datza EUSKARAMOZORROKEA??? Ba, bere izenak dioen bezala, euskara+ mozorroak+karaokea uztartuko dituen ikuskizun erraldoia izanen da. Alegia: mozorroturik, euskaraz kantatzea.
Parte hartzeko baldintzak:
- Aldez aurretik izena emana izatea, klaseetan jarriko ditugun orrietan.
- Taldeka nahiz bakarka parte har daiteke. Hori bai, taldeak, gehienez ere 4 pertsonakoak izanen dira.
- Mozorroturik etortzea.
Mozorro eta karaoke LEHIAKETA bateratua izango da. Kontuan hartuko dira, beraz, mozorroa eta kantua. Ongi mozorrotuta etorri eta ahotsa fin eduki!
Bukaeran, taldekako zein banakako sari bana egonen da. Euskara Taldeko ikasleek osatuko dute epaimahaia.
ANIMA ZAITEZ!!!

2010/02/09

Euskrz 2z ny dz?

Otsailaren 9an, asteartearekin, HAURRENTZAKO ZINEMA. 17:00etan Sanduzelai
ikastetxean.

Otsailaren 9an, asteartean, HITZALDIA: “Afganistan- Pakistan: AEBen politikaren
ardatz nagusia”. Txente Rekondoren eskutik. 20:00etan Palestinaren aldeko
ekimenak antolatuta. Kalaskan.

● Otsailaren 9an, asteartearekin, “ENEKO ARITZA. (ORREAGAKO GUDA)”
LABURMETRAIAREN EMANALDIA. 20:00etan Lizarrako Julian Romano musika
eskolan.

● Otsailaren 10ean, asteazkenarekin, “XURDIN” HAURRENTZAKO EMANALDIA.
17:30ean Burlatako kultur etxean. Ermitaberri eskolak antolatuta. 4 €.

● Otsailaren 11tik aurrera, INAUTERIAK Euskal Herriko txoko eta bazter guztietan!!!
● Otsailaren 11n, ostegunarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA: “Hotz ala
bero, ipuinak egunero”. Patrizia Eneritzen eskutik. 18:00etan Arrosadiako liburutegi
publikoan.

● Otsailaren 11n, ANTZERKIA: “SOUVENIR, HISTORIAKO KANTARIRIK
TXARRENA”. Maskarada taldearen eskutik. 20:30ean Nafarroako antzerki eskolan.

Otsailaren 12an, larunbatarekin, BURLATAN KANTUZ, 12:00etan Elizako plazatik.

Otsailaren 13an, igandean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Ilargiaren sekretua”.
17:30ean Euskaldunon Biltokin.


Donibaneko inauteriak:

Otsailaren 8tik aurrera INAUTERIEN ARGAZKI ERAKUSKETA DCINE ETA GARTXOT tabernetan.

OTSAILAK 12 OSTIRALA:
19:00 SAGARDO FESTA. SAN JUAN XAR auzo lokatik . Irantzu Monasterioa plaza. 22:00. PINTXO AFARIA Donibane Peñan.

OTSAILAK 13 LARUNBATA:
9:00 ESKAERA Asuntzio plazatik. Goiz osoa Donibanen barna ibiliko gara.. 14:00 HERRI BAZKARIA Donibane Peñan. 8:30 KALEJIRA Oskia Andremari plazatik. 22:00 AFARIA Anaitasunan. Txartelak Toki Eder eta Onki Xin tabernetan hartu.

Sanduzelaiko inauteriak:

OTSAILAK 11 OSTEGUNA: iluntzean Joaldunak auzoan barna.

OTSAILAK 12 OSTIRALA: haurrentzako jolasak, ikazkinak...

OTSAILAK 13 LARUNBATA: Goizean taloak eta txatxoen kalejira, bazkaria peñan, inauterietako KALEJIRA, afaria eta gau pasa peñan eta auzo elkartean.

2010/02/04

Euskrz 2z ny dz?

● Otsailaren 3an, asteazkenarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA: “Marikixki
erosketak egitera doa”. Virginia Albiraren eskutik. 18:00etan CIVICANen.

● Otsailaren 4an, ostegunarekin, SANTA AGEDA BEZPERA: Iruñerriko txoko eta bazter
askotan kantatzera aterako dira. Alde Zaharrean, Arrosadian 20:00etan euskaltegitik,
Burlatan 19:00etan San Juan plazatik, Sanduzelain 16:45ean ikastolatik eta 19:00etan
peñatik, ....

● Otsailaren 5ean, ostiralarekin, haurren aurrematrikulazio epea zabalik eskoletan:
D EREDUAREN ALDEKO KALEJIRA : musika, hankapaloak, erraldoiak...
16:45ean Sanduzelai ikastetxetik abiatuta, auzoan barna.

● Otsailaren 5ean, ostiralean, IRAKURLE TALDEA Euskaldunon Biltokin, 19:00etan.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, IRUÑEAN KANTUZ, 12:00etan Merkaderes karrikan.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, HAURRENTZAKO TAILERRAK: “literatur kritiko
txikiak”. 12:00etan ELKAR aretoetan.

● Otsailaren 6an, larunbatean, ERROBI AEK EUSKALTEGIKO INAUGURAZIOA GARESEN: 12:00etan kalejira Garesko kaleetan barna, 13:00ean aurkezpena,
otamena eta argazki erakusketa.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, Nafarroako BERTSOLARI TXAPELKETAKO azken
laurdenak: Eneko Lazkoz, Jon Elizetxe, Alazne Untxalo, Xabier Terreros, Estitxu
Arozena, Ioar Tainta. 17:30ean Garesko Udaletxeko Erabilera anitzeko aretoan.

● Otsailaren 6an, larunbatean, SAGARDOTEGIRA autobusez Biltokirekin. 19:00etan
abiatuko dira. 45 €. Izena ematea: 699 612 124

Otsailaren 6an, larunbatarekin, IRUÑEKO KAUTEROAK. 12:00etatik aurrera, egun
osoan barna. Kalejirak, bazkaria...

● Otsailaren 6an, larunbatean, KONTZERTUA: DESOREKA. 22:00etan Infernu
tabernan.

● Otsailaren 7an, igandearekin, MENDI TXANGOA: “San Pelaio”. Mintzakide mendi
taldearekin. 8:15ean.

Otsailaren 7an, igandean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Rudy, txerri azkarra”.
18:00etan Zizur Nagusiko kultur etxean. 2.5 €.

● Asteburu guztietan OSASUNAREN PARTIDUAK ikusteko aukera!!! Zaldiko
Maldiko elkartean, euskaraz jakina!!!