2010/01/18

Olentzero eguneko argazkiak


Talde batzuek parte hartu zuten euskaraokean, baina zalantzarik gabe asuntoari bidilla eman zion pertsona, Isaak Ziaurriz bakarlaria izan zen. Lau Teilatu abestiarekin giroa animatu egin zuen!!! EA HURRENGO EUSKARAOKERAKO KONPETENTZIA PIXKA BAT GEHIAGO IZATEN DUEN!!!!!!!!! Hona hemen Olentzero eguneko hainbat argazki :






2010/01/11

EUSKARAZKO EKINTZEN AGENDA. URTARRILAK 18

Euskrz 2z ny dz?

● Urtarrilaren 20an, asteazkena, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA : “Kamishipuinak”. Ines Bengoaren eskutik. 17:30ean Noaingo liburutegian.

● Urtarrilaren 22an, ostirala, IRAKURRIZ DIBERTITZEN GARA. 20:00etan Zaldiko Maldikon."Arimen maisua", Irene Nemirovskyrena. Itzultzailea, Mitxelto Garmendia, gurekin egonen da, liburuaren azterketan laguntzeko.

● Urtarrilaren 22an, ostiralean, “KANTU-AFARIA” Arantza eta Pantxo taldearekin, Hego Amerikako musika (rantxerak, boleroak……). Txartela: 20€ Izena ematea: 699 612 124 Euskaldunon Biltokin.

● Urtarrilaren 23an, larunbata, HAURRENTZAKO TAILERRAK: ipuin kontalariak. 12etan ELKAR aretoetan.

●Urtarrilaren 23an, larunbatean, Nafarroako BERTSOLARI TXAPELKETAKO azken laurdenak: Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Oier Lakuntza eta Arkaitz Goikoetxea. 17:30ean Aizarotzen, Basaburuko Kultur Etxean.

● Urtarrilaren 24an, igandean, Nafarroako BERTSOLARI TXAPELKETAKO azken laurdenak: Xabier Legarreta, Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra, Ekaitz Astiz eta Egoitz Gorosterrazu. 17:30ean Sunbillako Ulibeltza elkartean.

● Urtarrilak 29, ostirala. Zizurko kultur etxea. 22.00etan. 6€. Kontzertua: Gari

● Urtarrilak 30, larubata. Atarrabiako kultur etxea. Zinema: Banpiro txikia. 17.00etan. 2€

● Otsailak 7, Zizurko kultur etxea. Zinema. Rudy, txerri azkarra. 18.00etan. 2.50€

● Otsailak 16, Zizurko kultur etxea. Haurrentzako antzerkia/Teatro infantil. Nora zoaz Txanogorritxu? 11.00etan. 3.50€

● Otsailak 17, Burlatako kultur etxea. Haurrentzako antzerkia. Nora zoaz Txanogorritxu? 11.00etan. 3€

● Otsailak 24, 18.00etan Ipuin kontalaria. “Elefante Txikia” Atarrabiako kultur etxea. Narratzailea: Anduriña Zurutuza

● Otsailak 28, igandea: Zinema ”Argi bila” Atarrabiako kultur etxea. 17.00etan. 3€

● Urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra IKASTAROA: “Interneten trebeziaz ibili”.
Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era. Baragazten. Antolatzailea: Barañaingo udala.
Argibideak: http://www.baragazte.org/

● Urtarrilaren 19tik aurrera, ITZULPENGINTZAKO IKASTARO PRAKTIKOA.
TESTUGINTZA. Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara. 44 €. Izena emateko epea:
urtarrilaren 16a arte. Euskaldunon Biltokin. biltoki@ebiltoki.org http://www.ebiltoki.org/


● Bihotzaren giltza, mihia! eta erdaldunei zer esaten ahal diegu? Begiratu zure inguruari; norekin egin behar izaten dugu erdaraz? horiek euskara ikastera animatu behar ditugu: etxekoak,
kuadrilakoak, herrikoak, lantokikoak....

AEK, euskara ikastero biderik laburrena, animatu izena
ematera!
OTSAILEAN 0-TIK HASIKO DIRA TALDEAK!!!

URTE BERRI ON!!!!!

URTE BERRI, BIZI BERRI. Halaxe dio esaerak. Oporrak luze izan badira ere, denoi labur egin zaizkigu, ziurrenik. Animoz hasi beharko urtea!
Olentzero egunean primeran pasatu genuen Euskaraokean, eta aretoa leporaino betea izan genuen. Sariak ere banatu genituen, jakina. Hala ere, bada banatu gabe gertau zen sari bay: GELA BASERRITARRENARI emango geniona. Eta DBH 1C suertatu zen garaile, ikasle GUZTIAK etorri baitziren baserritarrez jantzita. ZORIONAK!!!! Hauxe da emango diegun saria:


Gela “baserritarrenari”: DBH 1C

Talde osoarentzat, egun bateko azken saioan egingo den merendola baten balioa izango du txartel honek.

Iraungitzea: 2010eko otsailaren 26an


Tutore eta irakasleekin adostu beharko dugu eguna. On egin!!