EUSKARAMOZORROKEA!!!!!!
ARETOAN, 13:15ETATIK AURRERA
Eta zertan datza EUSKARAMOZORROKEA??? Ba, bere izenak dioen bezala, euskara+ mozorroak+karaokea uztartuko dituen ikuskizun erraldoia izanen da. Alegia: mozorroturik, euskaraz kantatzea.
Parte hartzeko baldintzak:
- Aldez aurretik izena emana izatea, klaseetan jarriko ditugun orrietan.
- Taldeka nahiz bakarka parte har daiteke. Hori bai, taldeak, gehienez ere 4 pertsonakoak izanen dira.
- Mozorroturik etortzea.
Mozorro eta karaoke LEHIAKETA bateratua izango da. Kontuan hartuko dira, beraz, mozorroa eta kantua. Ongi mozorrotuta etorri eta ahotsa fin eduki!
Bukaeran, taldekako zein banakako sari bana egonen da. Euskara Taldeko ikasleek osatuko dute epaimahaia.
ANIMA ZAITEZ!!!
Aupa euskaramozorrokea!! jajaj Rastamintxoak irabaziko dugu!! oso ondo kantatzen dugu eta!
ResponderEliminar