2010/01/11

URTE BERRI ON!!!!!

URTE BERRI, BIZI BERRI. Halaxe dio esaerak. Oporrak luze izan badira ere, denoi labur egin zaizkigu, ziurrenik. Animoz hasi beharko urtea!
Olentzero egunean primeran pasatu genuen Euskaraokean, eta aretoa leporaino betea izan genuen. Sariak ere banatu genituen, jakina. Hala ere, bada banatu gabe gertau zen sari bay: GELA BASERRITARRENARI emango geniona. Eta DBH 1C suertatu zen garaile, ikasle GUZTIAK etorri baitziren baserritarrez jantzita. ZORIONAK!!!! Hauxe da emango diegun saria:


Gela “baserritarrenari”: DBH 1C

Talde osoarentzat, egun bateko azken saioan egingo den merendola baten balioa izango du txartel honek.

Iraungitzea: 2010eko otsailaren 26an


Tutore eta irakasleekin adostu beharko dugu eguna. On egin!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario