2009/12/13

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XVIII. LEHIAKETA. OINARRIAK

1- Lehiaketa honetan 1995ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

AMODIOZKO GUTUNEN XVIII. LEHIAKETA - JARDUN ELKARTEA
ERROTALDE JAUREGIA Z/G
20.570 BERGARA - GIPUZKOA

Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
Tel. 943763661 - 943760819

6- Lanak jasotzeko azken eguna 2010eko urtarrilaren 7a izango da.
7- Sariak honako hauek izango dira:
¨ 1. saria: 500 euro
¨ 2. saria: 250 euro
¨ Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
¨ 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
8- Sari ematea otsailaren 13an, larunbata, San Balentin egunaren bezperan egingo da, Bergarako kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.
9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario