2009/12/13

ABENDUAREN 22AN OLENTZERO EGUNA IKASTOLAN!!

Euskara Taldeak, urtero bezalaxe, hainbat ekintza antolatuko ditu egun horretarako. Hauxe izanen da egitaraua:


- Lehenengo bi orduetan gelaz gela pasatuko gara, baserritarrez jantzita datozen ikasleoi argazkiak ateratzera. Argazkiak gure blogean txertatuko ditugu, gela baserritarrena izendatuko dugu eta oporretatik bueltan sari berezia emango diogu! Begira ezazu bloga oporretan!



http://sfeuskarataldea.blogspot.com/


- 10:30etatik aurrera Euskara Taldeak antolatutako emanaldia izango dugu Areto Nagusian:



10:30etan PIROPO LEHIAKETA



11:00etan EUSKARAOKEA



Ikasleok zein irakasleok izango dugu parte hartzeko aukera. Kantatu, barre egin, ongi pasa...



Euskaraokerako gune honetako abestiak izango ditugu aukeran, beraz, hasi praktikatzen!!!

http://euskaljakintza.wik.is/Karaokea

http://www.bomb-mp3.com/download.php?mp3_id=2692195&title=maitia


Gainera, ez ahaztu egun horretan baserritarrez jantzita etortzea!

EUSKARAZKO EKINTZEN AGENDA




Euskrz 2z ny dz?

GABONETAN ERE EUSKARAZ!!!

● Abenduaren 22an, asteartearekin, HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “Ilargian” ZIRIKA
ZIRKUS taldearen eskutik. 17:30ean Antsoaingo polikiroldegian.


● Abenduaren 23an, asteazkenarekin, HAURRENTZAKO ZINEMA: “OLENTZERO ETA
OPARIEN ORDUA”. 18:00 Artikako kultur etxean.

● Abenduaren 23an, asteazkenean, OLENTZERO Iturraman, Arrosadian, Azpilagainan,
Etxabakoitzen, Mendillorrin,...

● Abenduaren 24an, ostegunean, OLENTZEROK auzo eta herri guztiak bisitatuko ditu. 17:30etan Artrotxape
18:00etan Sanduzelain, 18:30ean Donibanen,...

● Abenduaren 26an, larunbatarekin, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Perez 2 sagutxoa”
18:00etan Irunberriko gizarte zentroan.

● Abenduaren 26an, larunbatean, KONTZERTUA: “GAR TA SU”. SU TA GAR taldearen
omenez. 22:00etan Infernu tabernan.
● Abenduaren 27an, igandearekin, HAURRENTZAKO PUZGARRIAK ETA JOLASAK.
11:30-13:30/ 16:30-19:30. Berriobeitiko frontoian.

● Abenduaren 27an, igandean, HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “Giriguay”. Zirko
Ttipiaren eskutik. 12:00etan Uharteko kultur etxean.

● Abenduaren 27an, igandearekin, MUS TXAPELKETA AZKARRA. BILTOKIN 22:30ean.
Partidak hasi baino lehen, musean euskaraz erabiltzen diren esamoldeen ikastaro
laburra emanen da. Izena ematea: 699 612 124

Afaria (21:00etan)+musean parte hartu: 20 euro pertsonako
Musean parte hartu (afaldu gabe): 12 euro bikoteko


● Abenduaren 28 eta 29an Haurrentzako sukaldaritza tailerra goizeko 11:00etan. Euskaldunon Biltokia (Miravalles kalea, 9). Kontaktua: biltoki@ebiltoki.org edo 699612124 telefonoa. Egun bat aukeratu behar da. Kopuru mugatua.


● Abenduaren 28an, astelehenean, HAURRENTZAKO TALO TAILERRA. 17:00etan
Sanduzelaiko auzo elkartean.

● Abenduak 28, igandea. Ipuin kontalaria. Marrubi eta txokolatezko ipuinak. Izaskun Mujika. 12.00etan Atarrabiako Kultur etxean, Sarrera doan. 4 urtetik gora.

● Urtarrilak 4 astelehena. Ipuin kontalaria: Marikixki non zaude Virginia Albira 12.00etan Atarrabiako Kultur etxean. Sarrera doan. 4 urtetik gora.

KASU!!! Eguberrietako opariak Olentzerori enkargatzeko, emaiozu begirada bat euskarazko produktuen katalogoari: http://katalogoa.org/

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XVIII. LEHIAKETA. OINARRIAK

1- Lehiaketa honetan 1995ean edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

AMODIOZKO GUTUNEN XVIII. LEHIAKETA - JARDUN ELKARTEA
ERROTALDE JAUREGIA Z/G
20.570 BERGARA - GIPUZKOA

Posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org
Tel. 943763661 - 943760819

6- Lanak jasotzeko azken eguna 2010eko urtarrilaren 7a izango da.
7- Sariak honako hauek izango dira:
¨ 1. saria: 500 euro
¨ 2. saria: 250 euro
¨ Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
¨ 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
8- Sari ematea otsailaren 13an, larunbata, San Balentin egunaren bezperan egingo da, Bergarako kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.
9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

2009/12/09

lau terdiko finala IRUJO vs GONZALEZ

Gonzalezek buelta eman zion partiduari, 10-2 galtzen zihoala eta azkenean menpean hartu zuen partidua 18-22 irabaziz. Iparraldeko lehen pilotariaren lau terdiko txapela izan da Gonzalezentzat.

http://www.youtube.com/watch?v=3vfz83v8nDA

Bertsolari txapelketa nagusia 2009

Barakaldon izango da finala aurten. Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, finalari buruzko hainbat datu emateaz gain, txapeldunari txapela nork jantziko dion ere esan du. Zortzi finalistak umoretsu agertu dira kazetarien aurrean; eta finalerako egun gutxi batzuk falta diren honetan barruan dituzten sentsazioak kanporatu dituzte Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Jon Maiak, Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek, Sustrai Colinak eta Aitor Sarriegik.

2009/11/25

EUSKARAZ HITZ EGITEKO MOTIBAZIORIK EZ???


"Ni Euskal Herrian naizenean edozein tokian euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Nire Iruñeko lagunen artean horrek jakinmina sortzen du eta batzuek lotsa eginda geratu direnez, aurten euskaltegian izena eman dute".

Aurelia Bittner (euskara ikaslea).



Alemaniatik euskara ikastera ikastera etorri da Aurelia, eta Euskarabidearen webgunean elkarrizketa egin diote. Ikus:
http://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/alemaniatik-hona-euskara-ikastera

2009/11/17

EUSKARA NIRETZAT DA...

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Zerbait gehiago jakin nahi duzu honen inguruan?
Lehenengo Euskararen Eguna

Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen.
Eusko Ikaskuntzaren lana
Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena. Espainiako Gerra Zibila lehertu arte, dinamismo handiko erakundea izan zen. Beste lanen artean, Euskaltzaindia habian jarri, autonomia estatutuaren testua idatzi eta ikastoletarako ikas-materialak ekoitzi zituen.

Bestalde, euskal ikasketen arloan zebiltzan ikertzaile eta aditu garrantzitsuenak bildu zituen eta sei biltzar ere antolatu zituen. Baina euskal kulturaren hedapena gizarte guztira ere zabaldu nahi zuen, eta horrela antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzekoak ere antolatu zituen.
Nazioartera zabaldu

Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Horrela, 1948an Miarritzen eta 1954an Baionan, biltzar bana egin ziren. Halaber, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra ere 1948an hasi zen lanean, eta euskararen aldeko kultur ekitaldiak berpiztu ziren.

Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen Eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak, eta urtero egun horretan ospatu da.

Egun ofizialaren izendapena

1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.
  • LEHIAKETA
SAN FERMIN IKASTOLAKO IKASLEEI BIDERATZEN DIZUEGUN ERRONKA HONAKOA DA: EUSKARA NIRETZAT DA... LELOA ERABILIZ, ESALDIA OSATU, EDO BERTSO NAHIZ POEMA BAT EGIN ETA SARRERA HONI ATXIKITU, IRUZKIN MODUAN. AZAROAREN 26RA ARTE IZANGO DUZU EPEA. EGUN HORRETAN, IRUZKIN ORIJINALENA, HUNKIGARRIENA EDO... IZENDATU ETA SARI BAT EMANEN DIOGU. ANIMATU PARTE HARTZERA!!!